Digitalizazio prozesuak

Eremu digitalak aportatzen  dizkigun abantailak asko dira, gure jarduna eraginkortasunez burutzeko baliabideak eskaintzen dizkigu. Espazio eta tresna birtualen inplementazio prozesuan laguntzen zaitugu, zure beharrizan eta errealitatera egokitutako soluzioak inplementatuta.

Digitalizazio prozesuko fase guztiak eraginkortasunez jorratzea funtsezkoa izango da arrakasta lortzeko. Horregatik, etapa bakoitzari beharrezko dedikazio eta baliabideak eskaintzen dizkiogu.

  • Abiapuntua: diagnostikoa
  • Planaren diseinua: epe ertain-luzera begirako helburu eta ekintzak
  • Inplementazioa: planaren ejekuzio eta jarraipena
  • Ebaluazioa: emaitzak neurtu eta plana hobetu
  • Etengabeko hobekuntza sistema: neurri zuzentzaileak ezarri

Trebakuntza planak

Planean finkatutako helburuak lortzeko beharrezko prestakuntza diseinatu, antolatu eta garatzen dugu.

Erakundearen estrategiarekin bat egingo duten langileak prestatzen ditugu, taldean zein modu indibidualean, pertsonen garapenean lagundu eta estandarrik altuenak lortzeko.

Planen diseinu eta inplementazioa

Zure erakundearen errealitatetik abiatuta, beharrak identifikatu eta epe ertain-luzerako helburuak finkatzen dituen plan bat diseinatzen dugu. Gainera, inplementazio-prozesua eraginkorra eta arrakastatsua izan dadin beharrezkoak diren baliabideak martxan jartzen ditugu: talde traktorea, arduradunak, jarraipen-sistema, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza, etab.

Baliabide digitalen sorkuntza eta garapena

Zure jarduerari lotutako baliabide eta eduki digitalak sortzen ditugu, eskuragarritasuna eta zabalkundea erraztuz.

EUS