Konpetentzia digitaletan trebakuntza
Irakaslegoari zuzendutako ikastaroaren aurkezpena.
Hezkuntza Eraldaketa. Teknologia hezkuntza kalitatearen zerbitzura
Irakaskuntza presentziala online esparruarekin uztartzeko gakoak lantzen ditugu ikastaro honetan. Horrez gain, ikaskuntza prozesu eraginkorrak diseinatzeko tresna ezberdinak azaltzen ditugu.
Hizkuntza: euskara
Iraupena: pertsonalizatua
Hizkuntzen trataera integratua
EAEko hezkuntza-sistemak duen hizkuntza konplexutasuna kontuan harturik, planifikazio eraginkorra ezinbestekoa da; horrela hizkuntza guztiek elkar lagunduko dute eta euren arteko transferentziak gertatuko dira. Ikuspegi hori da Hizkuntzen Trataera Bateratuaren oinarria eta formakuntza honetan jorratzen duguna.
Hizkuntza: euskara
Iraupena: 25 ordu