Gure prestakuntzak erakusteko demoa ikusgai

Demoa ikusteko, hurrengo erregistro formulario bete eta mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, sartzeko erabiltzaile eta pasahitzarekin. 

Mezua zure sarrera-ontzian ikusten ez baduzu, errebisatu spam-a, mesedez. 

Gurekin harremanetan jarri zaitezke behar duzunerako: 

info@orein.eus  623 069 229

    Acepto la Política de privacidad.
    Ir Testu Legala

    Hezkuntza Eraldaketa proiektua

    Orein-en irakasleak konpetentzia digitaletan gaitzeko hainbat prestakuntza ditugu.

    Ikastaro hauetan tresna ezberdinak lantzen ditugu, irakasleen beharrizanen arabera, moduluak eta iraupenak pertsonalizatzeko aukera eskainiz.

    Irakasleek lantzea nahi ditugun tresnen araberako aukeraketa egin daiteke:

    • Irakaskuntza hibridoaren oinarri eta ezaugarriak
    • Google Hezkuntzarako (Google for Education)
    • Microsoft 365
    • Irudi-diseinuak sortzeko tresnak: Canva
    • Ikasgai interaktiboa sortzeko tresnak: Nearpod, Padlet, Flipgrid, Kahoot…
    • Eta askoz gehiago!

    Aurkezpena

    Kalitatezko hezkuntza bermatzeko nahitaezkoa da gaur egungo sozietatearen beharrei erantzuna emango dioten sistema eta profesionalak izatea, eta hemen digitalizazioak funtsezko papera jokatzen du.

    Erronka honi erantzuna eman eta eskatzen dituen konpetentziekin bat egiteko, hezkuntza zentroan inplementatuta ditugun plan, metodologia zein baliabideen hausnarketa egin eta eraldaketa planifikatua aplikatzea dagokigu.

    Plan honen eraginkortasuna bermatzeko hezkuntzaren digitalizazio prozesuan irakaslegoaren etengabeko formakuntza  jasoko duen Prestakuntza Plana integratzea ere funtsezkoa izango da, konpetentzia digitaletan gaituak eta arituak izango direnak.

    Orein-en irakasleak konpetentzia digitaletan gaitzeko hainbat prestakuntza ditugu, bakoitzaren beharrizanen arabera, espazio eta tresna digital ezberdinak lantzeko diseinatuak.

    Espazio honetan gure ikastaroak nolakoak diren erakusteko demo bat sortu dugu.

    landing-imagenes-personajes

    Helburuak

    Hezkuntzaren hobekuntza sustatzea

    • Modalitate presentziala eta digitalaren arteko uztarketa eraginkorra gauzatzea.
    • Hausnarketa bideratu: Nola bilakatu online modalitatea aurrez-aurreko hezkuntzaren osagarri?

    IKTen beharra eta erabilgarritasuna ikustea

    • IKTak zer eta zertarako diren jakin.
    • Mundu garaikidean IKTek duten tokiaz kontziente izan.
    • Hodeiaren kontzeptua ezagutzea eta barneratzea.
    • Tokiko aplikazioen eta online aplikazioen arteko aldeak ezagutzea.

    Hezkuntzarako Google tresnak ezagutzea

    • Google for Education barnean dauden aplikazio nagusien ezagutza.
    • Lanean izan daitezkeen beharrizan ezberdinak zein tresnarekin landu identifikatzen jakin.
    • Taldelana online, tresna kolaboratiboen bidez, egiten jakin.
    • IKTak erabiliz modu autonomoan lan egin.
    • Segurtasunaz jabetzea.

    IKTen erabileran euskara sustatzea

    • IKTak euskaraz erabiltzeko kontzientziatzea
    • IKTak euskaratzeko ezagutza
    • Ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzearen garrantziaz ohartzea

    Microsoft 365 tresnak ezagutzea

    • Microsoft 365 barnean dauden aplikazio nagusien ezagutza.
    • Lanean izan daitezkeen beharrizan ezberdinak zein tresnarekin landu identifikatzen jakin.
    • Taldelana online, tresna kolaboratiboen bidez, egiten jakin.
    • IKTak erabiliz modu autonomoan lan egin.
    • Segurtasunaz jabetzea.

    Irakaskuntza eraginkorra diseinatzeko beste tresna batzuk ezagutzea

    • Ikasleen partaidetza eta inplikazioa sustatzeko tresnak
    • Ikasgai interaktiboak diseinatu eta sortzeko tresnak
    • Edukiak sortzeko bestelako tresna libreak

    Irudien tratamendurako ezagutza lortzea

    • Irudiak tratatzeko tresnen ezagutza.
    • Irudien ezaugarrien ezagutza.
    • Irudiak kudeatzeko ekintzak ikastea.

    Metodologia

    Hezkuntza Eraldaketa proiektuaren baitan diseinatutako ikastaroak online modalitatean ematen ditugu, alde asinkroniko eta sinkronikoa uztartuta. Hau da, zati handi bat bakarka, norbere kabuz, malgutasunez lantzeko diseinatuta dago, eta beste bat, ikuspegi praktiko batetik, taldean eta zuzeneko saioen bidez lantzeko (aukeran, presentzial zein gune birtualaren bitartez).

    Ikastaro osoan zehar tutorean laguntza eta jarraipena dute ikasleek, baita beharrezko asistentzia teknikoa ere.

    Online trebakuntza: Zuzena, Zehatza eta Dinamikoa

    Prestakuntza proaktibo eta dinamikoa sustatzen dugu, baliabide digitalak parte-hartzaileen ezagutzaren lorpera erraztu eta bermatzeko asmoarekin disenatuz.

    Online modalitateak eskaintzen duen abantaila nagusienetako bat prestakuntza jorratzeko ematen duen malgutasuna da: noiz eta nondik sartu ikastarora, saio bakoitzeko dedikazio denbora, norainoko parte-hartzea izan, etab.

    Erregistrora joan

    Gure prestakuntzen estilo, eduki eta kalitatea erakusteko prestatu dugun demora sartzeko, erregistro formularioa baino ez duzu bete behar.

    ES