



Estrategias lingüísticas en el deporte
Conscientes de la importancia de la lengua en el deporte, este es un módulo que ofrece estrategias y claves para fomentar el euskera.
Ikastaroaren deialdia zabalik!

- Izena emateko epea: urriak 1
- Xede taldea: Gernikako kirol entrenatzaileak
- Idioma: euskera
- Modalitatea: online
- Datak:
Bakarkako lanketa: urriak 5etik 9ra
Taldekako saioa: zehazteke - Duración: 5 horas
- Prezioa: doan
- bgartzia@artez.eus / info@orein.eus
- 688 628 117
Eman izena!
Aurkezpena
Conscientes de la importancia de la lengua en el deporte, este es un módulo que ofrece estrategias y claves para fomentar el euskera.
Edukiak eta egiturak
Ikastaroa hau online modalitatean gauzatuko dugu eta 2 ataletan banatuta dago:
- Hizkuntza estrategiak kirolean: bakarkako lanketa
- Hizkuntza estrategiak kirolean: taldekako lanketa
Lehenengo atala BAKARKAKO lanketa izango da, modu asinkronikoan, hizkuntzak kirolean duen garrantziaren gainean hausnartu eta erabilera sustatzeko estrategiak lantzeko.
Bakarkako lanketa 5 unitatetan egituratuta dago, eta unitate bakoitzean hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduera praktikoak dituzu.
Ondoren, TALDEKAKO lanketa izango dugu, modu sinkronikoan, zuzeneko bi saioen bidez jorratuko duguna. Saio hauetan dinamika ezberdinak landuko ditugu, taldeko ikuspegitik.
Moduluari itxiera ebaluazio baten bitartez emango diogu, ikusitako edukia errepasatzeko baliagarri izango dena.
Helburuak
Hiztun ezberdinen arteko
enpatia lantzea (norabide bikoa).
Arrazoi ezberdinen ondorioz
oraindik herritar asko dago euskararekin “azaleko” harremana duena. Egoera honetan daudenei euskararen normalizazioan gakoetako bat direla eta beraien ekarpenak laguntza handia ematen diola prozesuari jakinaraztea.
Pertsonen esperientzietatik
abiatuta eta beraiengan eraginda, eurengana heltzeko modua egitea.
Zubiak eraikitzea
eta beste errealitate bat sortzea.
Ziurtagiria
Ikastaroaren amaieran ziurtagiria deskargatzeko aukera izango dute ikasleek.
Eman izena!
Haur eta gazteen entrenatzaile bazara, ikastaroa egiteko erregistro formularioa bete baino ez duzu egin behar.