hitzargune_logo
gernika_logoa-removebg-preview
bikee-bikee-220
artez-bikee-220

Hizkuntza estrategiak kirolean

Kirolean hizkuntzaren garrantziaz kontzientziatuta, euskara sustatzeko estrategia eta gakoak eskaintzen dituen modulua da hau.

Ikastaroaren deialdia zabalik!

  • Izena emateko epea: urriak 1
  • Xede taldea: Gernikako kirol entrenatzaileak
  • Hizkuntza: euskara
  • Modalitatea: online
  • Datak:
    Bakarkako lanketa: urriak 5etik 9ra
    Taldekako saioa: zehazteke
  • Iraupena: 5 ordu
  • Prezioa: doan
  • bgartzia@artez.eus / info@orein.eus
  • 688 628 117

Eman izena!

Aurkezpena

Kirolean hizkuntzaren garrantziaz kontzientziatuta, euskara sustatzeko estrategia eta gakoak eskaintzen dituen modulua da hau.

Edukiak eta egiturak

Ikastaroa hau online modalitatean gauzatuko dugu eta 2 ataletan banatuta dago:

  • Hizkuntza estrategiak kirolean: bakarkako lanketa
  • Hizkuntza estrategiak kirolean: taldekako lanketa

Lehenengo atala BAKARKAKO lanketa izango da, modu asinkronikoan, hizkuntzak kirolean duen garrantziaren gainean hausnartu eta erabilera sustatzeko estrategiak lantzeko. 

Bakarkako lanketa 5 unitatetan egituratuta dago, eta unitate bakoitzean  hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduera praktikoak dituzu. 

Ondoren, TALDEKAKO lanketa izango dugu, modu sinkronikoan, zuzeneko bi saioen bidez jorratuko duguna. Saio hauetan dinamika ezberdinak landuko ditugu, taldeko ikuspegitik. 

Moduluari itxiera ebaluazio baten bitartez emango diogu, ikusitako edukia errepasatzeko baliagarri izango dena.

Helburuak

Hiztun ezberdinen arteko

enpatia lantzea (norabide bikoa).

Arrazoi ezberdinen ondorioz

oraindik herritar asko dago euskararekin “azaleko” harremana duena. Egoera honetan daudenei euskararen normalizazioan gakoetako bat direla eta beraien ekarpenak laguntza handia ematen diola prozesuari jakinaraztea.

Pertsonen esperientzietatik

abiatuta eta beraiengan eraginda, eurengana heltzeko modua egitea.

Zubiak eraikitzea

eta beste errealitate bat sortzea.

Ziurtagiria

Ikastaroaren amaieran ziurtagiria deskargatzeko aukera izango dute ikasleek.

Eman izena!

Haur eta gazteen entrenatzaile bazara, ikastaroa egiteko erregistro formularioa bete baino ez duzu egin behar.

EUS