bikee-bikee-220
Bizkaia-bikee-220
artez-bikee-220

Hizkuntza estrategiak kirolean

Kirolean hizkuntzaren garrantziaz kontzientziatuta, euskara sustatzeko estrategia eta gakoak eskaintzen dituen entrenatzaileei zuzendutako modulua da hau.

Ikastaroaren deialdia zabalik!

  • Izena emateko epea: azaroaren 10etik azaroaren 20ra
  • Xede taldea: Bizkaiko entrenatzaileak
  • Hizkuntza: euskara
  • Modalitatea: online
  • Datak:
    Bakarkako lanketa: azaroaren 23tik 27era
    Taldekako saioa: abenduak 1ean, 16:00etatik 18:00etara
  • Iraupena: 7 ordu
  • Prezioa: doan
  • bikee@artez.eus
  • 688 628 117

Eman izena!

Aurkezpena

Kirolean hizkuntzaren garrantziaz kontzientziatuta, euskara sustatzeko estrategia eta gakoak eskaintzen dituen entrenatzaileei zuzendutako modulua da hau.

Edukiak eta egiturak

Ikastaroa hau online modalitatean gauzatuko dugu eta 2 ataletan banatuta dago:

  • Hizkuntza estrategiak kirolean: bakarkako lanketa
  • Hizkuntza estrategiak kirolean: taldekako lanketa

Lehenengo atala BAKARKAKO lanketa izango da, modu asinkronikoan, hizkuntzak kirolean duen garrantziaren gainean hausnartu eta erabilera sustatzeko estrategiak lantzeko. 

Bakarkako lanketa 5 unitatetan egituratuta dago, eta unitate bakoitzean  hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduera praktikoak dituzu. 

Ondoren, TALDEKAKO lanketa izango dugu, modu sinkronikoan, zuzeneko saio baten  bidez jorratuko duguna. Saio honetan dinamika ezberdinak landuko ditugu, taldeko ikuspegitik. 

Moduluari itxiera ebaluazio baten bitartez emango diogu, ikusitako edukia errepasatzeko baliagarri izango dena.

Helburuak

Kirol entrenatzaileek

kontzientzia hartzea hizkuntzaren erabileran beraiek duten eraginaz.

Entrenamenduetan

hizkuntza kudeatzeko estrategiak ezagutzea.

Hizkuntza estrategiak

aplikatzen ikastea.

Jarrera eraikitzailea

lantzea eta hizkuntza lidergoa sustatzea.

Ziurtagiria

Ikastaroaren amaieran ziurtagiria deskargatzeko aukera izango dute ikasleek.

Eman izena!

Haur eta gazteen entrenatzaile bazara, ikastaroa egiteko erregistro formularioa bete baino ez duzu egin behar.

EUS