


Estrategias lingüísticas en el deporte
Kirolean hizkuntzaren garrantziaz kontzientziatuta, euskara sustatzeko estrategia eta gakoak eskaintzen dituen entrenatzaileei zuzendutako modulua da hau.
Ikastaroaren deialdia zabalik!

- Izena emateko epea: azaroaren 10etik azaroaren 20ra
- Xede taldea: Bizkaiko entrenatzaileak
- Idioma: euskera
- Modalitatea: online
- Datak:
Bakarkako lanketa: azaroaren 23tik 27era
Taldekako saioa: abenduak 1ean, 16:00etatik 18:00etara - Duración: 7 horas
- Prezioa: doan
- bikee@artez.eus
- 688 628 117
Eman izena!
Aurkezpena
Edukiak eta egiturak
Ikastaroa hau online modalitatean gauzatuko dugu eta 2 ataletan banatuta dago:
- Hizkuntza estrategiak kirolean: bakarkako lanketa
- Hizkuntza estrategiak kirolean: taldekako lanketa
Lehenengo atala BAKARKAKO lanketa izango da, modu asinkronikoan, hizkuntzak kirolean duen garrantziaren gainean hausnartu eta erabilera sustatzeko estrategiak lantzeko.
Bakarkako lanketa 5 unitatetan egituratuta dago, eta unitate bakoitzean hausnarketarako planteamenduak, eduki teorikoak eta jarduera praktikoak dituzu.
Ondoren, TALDEKAKO lanketa izango dugu, modu sinkronikoan, zuzeneko saio baten bidez jorratuko duguna. Saio honetan dinamika ezberdinak landuko ditugu, taldeko ikuspegitik.
Moduluari itxiera ebaluazio baten bitartez emango diogu, ikusitako edukia errepasatzeko baliagarri izango dena.
Helburuak
Kirol entrenatzaileek
kontzientzia hartzea hizkuntzaren erabileran beraiek duten eraginaz.
Entrenamenduetan
hizkuntza kudeatzeko estrategiak ezagutzea.
Hizkuntza estrategiak
aplikatzen ikastea.
Jarrera eraikitzailea
lantzea eta hizkuntza lidergoa sustatzea.
Ziurtagiria
Ikastaroaren amaieran ziurtagiria deskargatzeko aukera izango dute ikasleek.
Eman izena!
Haur eta gazteen entrenatzaile bazara, ikastaroa egiteko erregistro formularioa bete baino ez duzu egin behar.