artez-bikee-220

Haur eta gazteen entrenatzaileentzako psikologia praktikoa

Ikastaroaren deialdia zabalik!

  • Izena emateko epea: urriak 28tik azaroak 6ra
  • Xede taldea: Enkarterrin eskola kirolean dabiltzan entrenatzaileak
  • Idioma: euskera
  • Modalitatea: online + presentziala
  • Deialdiaren datak: azaroak 10etik azaroak 21era
  • Saio presentzialen datak: Azaroak 12 eta 19an, 18:00etatik 20:00etara
  • Saio presentzialen Lekua: Balmasedako kultur etxeko areto nagusian
  • Ikastaroaren iraupena: 10 ordu guztira
  • Plaza mugatuak: 30 ikasle
  • Prezioa: doan
  • bikee@artez.eus / info@orein.eus
  • 688 628 117

Eman izena!

Dinamizatzailea

Aritz Olagoi Olazabal

Kirolean Euskaraz enpresako arduraduna.

Psikologian lizentziatua eta Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Psikologian Masterra.

Egunerokoan euskararen erabileran eragiteko kirol eremuan hainbat egitasmotan parte hartzen du koordinatzaile gisa. Egitasmo honen bidez bere ikasketak eta euskararen erabileraren eremua lotu nahi ditu, kirol entrenatzaileentzat euskararen erabilera sustatzeko.

Aurkezpena

Kirolaren psikologia, pixkanaka, kirol esparruan, arlo fisikoaren, teknikoaren eta taktikoaren garapenarekin batera, bere lekua egiten ari da; baina kirol elkarte amateur gehienen baliabide ekonomikoak mugatuak direnez, entrenatzaileen formakuntzan behar bezala landu gabeko arloa da oraindik kirol psikologia.

Horregatik, haur eta gaztetxoen entrenatzaileek kirol-psikologiaren oinarrizko baliabide praktikoak eskuratzeko ikastaroa da hau.

Edukiak

  1. atala: Haur eta gaztetxoen behar psikologikoak ulertzeko gakoak
  2. atala: Entrenatzailea: nola entrenatzen da?
  3. atala: Alderdi psikologikoak nola indartu entrenamendu eta lehiaketetan

Helburua

Haur eta gaztetxoen entrenatzaileek kirol-psikologiaren oinarrizko baliabide praktikoak eskuratzea.

Ziurtagiria

Ikastaroaren amaieran ziurtagiria deskargatzeko aukera izango dute ikasleek.

Eman izena!

Haur eta gazteen entrenatzaile bazara eta psikologiak kirolean duen eragina ezagutu nahi baduzu, ikastaroa egiteko, erregistro formularioa bete baino ez duzu egin behar.

ES