Haur eta gazteen entrenatzaileentzako psikologia praktikoa
Ikastaroaren deialdia zabalik!
- Izena emateko epea: martxoaren 10etik 20ra
- Xede taldea: Arratian eskola kirolean dabiltzan entrenatzaileak
- Hizkuntza: euskara
- Modalitatea: online + presentziala
- Deialdiaren datak: martxoaren 24tik apirilaren 4ra
- Saio presentzialen datak: martxoaren 27an eta apirilaren 3an, 18:30ean.
- Saio presentzialen Lekua: Igorreko Kultur Etxean
- Ikastaroaren iraupena: 10 ordu
- Plaza mugatuak: 30 ikasle
- Prezioa: doan
- bikee@artez.eus / info@orein.eus
- 688 628 117
Eman izena!
Dinamizatzailea
Aritz Olagoi Olazabal
Kirolean Euskaraz enpresako arduraduna.
Psikologian lizentziatua eta Ariketa Fisikoaren eta Kirolaren Psikologian Masterra.
Egunerokoan euskararen erabileran eragiteko kirol eremuan hainbat egitasmotan parte hartzen du koordinatzaile gisa. Egitasmo honen bidez bere ikasketak eta euskararen erabileraren eremua lotu nahi ditu, kirol entrenatzaileentzat euskararen erabilera sustatzeko.
Aurkezpena
Kirolaren psikologia, pixkanaka, kirol esparruan, arlo fisikoaren, teknikoaren eta taktikoaren garapenarekin batera, bere lekua egiten ari da; baina kirol elkarte amateur gehienen baliabide ekonomikoak mugatuak direnez, entrenatzaileen formakuntzan behar bezala landu gabeko arloa da oraindik kirol psikologia.
Horregatik, haur eta gaztetxoen entrenatzaileek kirol-psikologiaren oinarrizko baliabide praktikoak eskuratzeko ikastaroa da hau.
Edukiak
- atala: Haur eta gaztetxoen behar psikologikoak ulertzeko gakoak
- atala: Entrenatzailea: nola entrenatzen da?
- atala: Alderdi psikologikoak nola indartu entrenamendu eta lehiaketetan
Helburua
Haur eta gaztetxoen entrenatzaileek kirol-psikologiaren oinarrizko baliabide praktikoak eskuratzea.
Ziurtagiria
Ikastaroaren amaieran ziurtagiria deskargatzeko aukera izango dute ikasleek.
Eman izena!
Haur eta gazteen entrenatzaile bazara eta psikologiak kirolean duen eragina ezagutu nahi baduzu, ikastaroa egiteko, erregistro formularioa bete baino ez duzu egin behar.